|
Buenavista osasun zentro berria
Bi egun barru Kursaal Jauregian Paziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzarra egingo “Aurrera egiteko gaitasuna sortuz: klinikoen eginkizuna” izenburupean, Biltzarrak arreta osoa jarriko du gaixo kronikoengan, haien beharretan eta gero eta bizi-itxaropen luzeagoa duen gizarte honek planteatzen dituen erronketan. Osasun eta Kontsumo sailburuak, Rafael Bengoak, “mapa demografikoaren ondorioz gaixo kronikoen kopurua igo egin dela“ esan du, “gehienak adinekoak dira” eta duten baino laguntza gehiago behar dute, Bengoaren ustez. Osasun eredu berria bilatzen ari dira. Sailburuaren esanetan, erronkak “hemen daude, ez dira etorkizuneko arazoa”. Rafael Bengoaren hitzetan, eredu-aldaketa “martxan dago”.
Video Length: 0
Date Found: May 19, 2011
Date Produced: May 18, 2011
View Count: 0
|